urt 10
Posted by: albisu Sailkatugabeak
Xabier alonso olano tolosan jaio zen (gipuzkoan) 1981 an. Bere lehen taldea Ekintza izan zen handik tolosara joan zen eta tolosatik errealera. Errealarekin debuta 1998 an egin zuen baina, hiru urte egon ondoren errealak eibarri utzi zion urte bat bertan pasatzeko, hurrengo urtean errealak deitu zuen. Errealarekin egon zen urte horietan oso garrantzitsua izan zen eta asko lagundu zuen erreala bigarren izan zenean eta bertan beste urte bat pasatu ondoren liverpolek fitxatu zuen erreala ez baitzegoen oso ondo diruz eta saldu egin zuen.
Liverpolek fitxatu zuen urte berean chanpions liga irabazi zuen Milanen aurka, hiru eta huts galtzen joan ziren atsedenera baina bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren eta Liverpolek hiru gol sartu zizkion, horietako bat xabirena eta gero penaltietan irabazi egin zieten. Aurreko denboraldian champions ligaren finalera iritsi zen berriz ere Milanen aurka, nahiz eta, liverpolek hobeto jolastu zuen Milanek bi gol sartu zituen eta partidua bereganatu zuen.
Bere lorpen handienak:
- Champions liga liverpolekin.
- Europako Superkopa irabazi zuen urte berean.
urt 10
Posted by: albisu Sailkatugabeak
Lionel messi argentinan jaio zen Santa Fen, 1987ko ekainaren 24an. Honek hamaika urte zituela river plate, argentinako talde batetik, bota zuten bera behin eta berriz aztertu ondoren konturatu zirelako gaixotasun bat zuela. Gaixotsun honek ez zuen uzten hazten eta arazo horri aurre egiteko operatua egin beharra zeukan baina, horrek diru bastante eskatzen zuen eta river plate ekipoak ez zuen diru hori gastatu nahi. geroago bartzelonak deitu zion esaten ordainduko ziola operazioa edo tratamendua bartzelonara etortzen bazen jolastera. Honek baiezkoa eman zuen eta bartzelonan jolasten hasi zen. Messik lehen mailan 2004ean egin zuen debuta espanol taldearen aurka eta bartzelonako historia osoan gazteena izan zen ligan gola sartzen nahiz eta aurten bojanek lorpen ori kendu dion.
Bere bakarkako lorpen handienak:
- Golden boy saria.
- Joan gamper torneoan jokalari honentzat izendatu zuten.
- Brontzezko baloia izan da garrantzitsuena hirugarren gelditu baitzen cristiano Ronaldo eta kakaren atzetik.
Bere taldeetan irabazitako txapelketak:
- bartzelonarekin bi liga, bi superkopa eta champions liga lortu ditu.